XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Andra loditona bat agertu da, goialdean, leihoan.
Haren ondoan, katu baltz bat, buztana tente.
- Mamer! Jatsi eizu ogi-kopau bat mutil honentzat, eta bart gelditu ziran sardina bi.
- Nor dozu ba, hori? -
Berehalakoan, otzaratxu bat eskegi dau soka mehe batetik, andra katudunak.
Gizonak, otzara-estalkia jaso, ta ogi-zatia emon deutso mutilari.
Barruan daukaz sardina mardo bi.
Ugazabak, jaki bardina dauka eskuetan.
Mukit baten ganean jesarri da zaharra eta hasi da jaten.
Mutilak, beste hainbeste egin dau.
Gosez dagoanak, gozo deritxa edozeri.
Ekin deutso gero, mutilaren laguntasunaz, burdina ugertu eta ez ugertuak bananduten, eta luzera bardin samarrekoak alde baten ipinten lurrean.
Ezker-eskoitara, olabe bi ditu.
Horrezaz ganera, etxearen azpi-tokiak bere, bere tegitzat daukaz.
Alde batean, baskula haundi bat dago, erdi erdian.
Hementxe egingo ditue pixau burdinak, txatarrak,
Beste gorapean, karru luzea ta beste txikerrago bat dagoz.
Gizonak, arpegian eta hitzez agertu ez arren, pozarren hartu dauala dirudi, gaztearen laguntasuna.
Erdi bete dabe burdia.
Orduan ba dirautso Nikanorri: - Hor, alde horretan dago zaldi bat lotuta.
Gorristea da, ta atzeko iztarrean
Ekarri eidazu.
Hantxe egon da egon bere, zaldia.
Burdiari lotzeko, sartu deutsoe iduneko narrua,
Burdiaren pertikak zertu deutsoez eta han doaz gizona ta mutila huri haundirantz, euren burdina txatarrak eroateko ustean.